Sakanak
daukan ingurunearekin bertako jarduerarik
gehienak mendian egitekoak dira. Basabide
politez josia dago, non onttoak eta zizak
bildu ditzazkegun, txirrindulaz edota zaldiz
ibilaldiak egin, bai Sakanan zehar edota
Urbasako Parkean. |
| Desplazamendu
motzei dagokienez, Aralar eta Urbasako erreserbak
bertan dira, Andia edo San Donato ahaztu
gabe, non eguna gozo-gozo igaro daitekeen.
Iruña, Gasteiz eta Donostirekiko
hurbiltasunak bertara egun pasa joateko
gonbitea egiten digu, bertara ordu erdia
izango dugulako. |